XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. Campsub7; - Marrak
MAILA: 1
IRAUPENA: Ordubete.
TALDEA: 4-5eko taldetxoak.
UNE EGOKIA: Noiznahi (lasaigarri).

Helburuak:
- Irudimenari lagundu ideien ugaritasuna eta berezkotasuna gehituz eta, ondorioz, frantsesezko (euskarazko) hizketaldiak.

- Banakakoaren aldean emankorra den taldetxoetako lana erraztu, bakoitzak ematen dituen ideia bereziek taldearen aberastasuna areagotzen bait dute.

Nola egin:
Talde bakoitzari marra abstraktoak marrazturik dituen orria ematen zaio, nori burura zer datorkion hausnar dezala eta bere oharrak jaso ditzala eskatuz.

Taldetxo guztiek nahikoa pentsatu dutela esatean, taldetxo bakoitzak lehenengo marrari buruz dituen usteak azalduko ditu, gero bigarrenari buruz, etab....

Erantzun original (bestek emangabeko) gehien ematen duen taldetxoa izango da irabazle.

Kontsignak:
Hona zenbait marra dituen orria.

Banan-banan azter itzazue marrok.

Azpikoz gain eta atzekoz aurre, ezker eskuin azter ezazue era guztietara orri hau.

Adieraz ezazue burura dakarkizuen guztia.
Idatz bururatutako ideiak.